Euskal Idazleen Elkartea

Bilboko 39. Liburu Azoka


Ekainaren 4tik 15era, Bilboko Arenalean, Bilboko 39. Liburu Azoka ospatuko da. Muniategi azokaren koordinatzailearen esanetan, azokak "berrikuntza asko" izango ditu, hainbat standekin, eta "ederra" izango da, bai kanpoan bai barruan. Poesia sail bat izango du, eta, bertan, Bizkaiko Elkarte Artistikoaren Poesia lehiaketako irabazleak errezitaldia eskainiko du.

Benedetti, maiatzaren 17an hil zen idazle uruguaiarraren omenezko erakusketa bat inauguratuko dute, Bidebarrietako pabilioian. Hilaren 10ean, berriki zendutako poetaren omenez, hainbat euskal poetak eta gerturatzen den publikoak haren poemak irakurriko dituzte.

Era berean, eleberri historikoari eskainitako sail bat, "Genero indarkeriaren aurkako begiradak" izeneko beste bat, "Pasaje a la India" izeneko hitzaldia eta ikus-entzunezkoa eta Eleberri Beltzaren IV. Topaketak izeneko ekimena izango dira.


agenda

Haragizkoa irailaren 10ean, Donostian

gehiago irakurri

Sidecar Arima irailaren 9an, Donostian

gehiago irakurri

Liburu azoka Baionan irailaren 19an

gehiago irakurri

Bideoa

Beatrice Urruspil, Sautrelan

Audioak

© Euskal Idazleen Elkartea · Zemoria kalea, 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa) · Tel.: 943 27 69 99 · Fax: 943 27 72 88 · eie@idazleak.orgrss jarioa