Idazleak ikastetxeetan programa: programa honi esker, idazleak ikastetxez ikastetxe joaten dira beren esperientziaz eta obra jakin bati buruz hitz egitera. Ikasleek, obra hori aldez aurretik irakurrita izaten dute.
Idazleak ikastetxeetan Nafarroan programa: programa honi esker, idazleak ikastetxez ikastetxe joaten dira beren esperientziaz eta obra jakin bati buruz hitz egitera. Ikasleek, obra hori aldez aurretik irakurrita izaten dute.
Idazleekin solasean programa: programa hau kultur-etxe, kultur-erakunde eta euskaltegiei zabaltzen zaie, bere helburua honakoa delarik: irakurleak sortzea edo irakurle direnak literaturaren esparrura erakartzea. Programa honen baitan, lau ekimen mota eskaintzen ditu EIEk:
Literaturaren inguruko albiste eta elkarrizketez osatutako irratsaio bi eskaintzen ditu EIEk:
Gaur egungo literaturgintzari buruzko ikuspegi zabal eta sakona ematen duen euskarazko literatur aldizkari hiru hilabetekaria da.
Euskal hiritargo zabalari literaturaren inguruko albisteak zabaldu eta gai jakin batzuen inguruko literatur gidak eskaintzea helburu duen agerkari sei hilabetekaria.
Literaturarekin zerikusia duen gai monografiko bat oinarritzat harturik, urtean zehar Biltzar ezberdinak antolatzen ditu EIEk.
Galiziar, kataluniar eta euskal idazleen arteko urteroko topaketa da Galeusca. Hiru herrialdeek amankomunean bizi dituzten gaiak lantzen dira berton.
Liburuen xarma irakasleei zuzenduriko bilduma da, ikasleei liburuak nola irakurri behar diren gomendioz eta adibidez beteta. Bildumako zenbaki bakoitzak literatur genero zehatz bat lantzen du eta adinaren arabera mailakatuta dago. Bilduma osatzen duten zenbakiak hauek dira: Liburuen xarma 1: Zer egin dezake nire ikasle batek liburu batekin? Liburuen xarma 2: Poesia lantzeko gida.