EIEk, 1982an sortu zenez geroztik, hainbat epe edo aro nagusi ezagutu ditu:
1982-1990: Legeztatze eta kokatze-aroa.
EIEren hasierako zortzi urte hauetako helburu nagusia, Elkartearen oinarriak
eta xedea finkatzea eta xede horri zegozkion egitasmoak burutzea izan zen.
Hala nola:
- Euskal liburuaren legetasmoa Eusko Jaurlaritzan aurkeztea
- Idazleen
eskubideen defentsarako oinarriak finkatu eta aholkularitza juridikoa eskaintzea.
Bi
egitasmo nagusi hauez gain, garai hartan, euskararen egoera zela eta, euskal
literatura eremu urriko hizkuntza bateko literatura izanik, bi bide nagusi
jorratu ziren:
- Eremu urriko hizkuntzetako herrialdeetako literaturaren
egoera ezagutu eta esperientziak partekatzea.
- Galeusca: galiziar, kataluniar
eta idazle euskaldunen arteko topaketak bultzatzea.
1990-1996: Corpus literarioaren aroa.
Bigarren aro honetan, EIEk "literatura" izan zuen jorrabide. Ildo
honi jarraiki, aurrera eramandako egitasmorik aipagarrienak honako hauek izan
ziren:
- Hegats literatur aldizkariaren argitalpena
- XX. mendeko literaturaren
inguruko Biltzarra
- Euskal Idazleen Katalogoa
- Poesia jaialdia
Ekimen hauetaz
gain, EIEk arreta berezia eskaini zien ondoko gai hauei ere:
- Bazkidegoaren
prestakuntza: gidoigintza mintegia antolatu zen.
- Literatur sarien jarraipena
egiten hasi zen eta sari hauetan EIEko ordezkariren bat egon zedin kudeatzen.
- Idazleak ikastetxeetan programari hasiera
eman zitzaion.
1996-2001: Gizarteratze-aroa.
Gizarteratze-aroa deitu dugun epe honetan, EIEk hiru ildo nagusi landu
ditu:
- Literatura gizarteratzeko egitasmoak lantzea: hauen artean
aipagarrienak, Idazleak ikastetxeetan eta Idazleekin
solasean programak.
- EIEren egitasmoak
Euskal Herri osora hedatzea: Ipar Euskal Herria eta Nafarroa barne.
- Kultur
erakundeekin eta erakunde instituzionalekin harremanetan jartzea: lehenengoekin,
EIEren xedeen eta gizarteratze prozesuaren berri emateko. Bigarrengoekin,
aipatu xedeen kunplimendurako hitzarmenak adosteko.
2001-2008: Plan Estrategikoaren aroa.
EIEren bazkide kopurua (325) kontuan hartuta batetik, eta abian
jarrita dauzkan proiektuek Euskal Herriko kulturgintzan izan dezaketen eragina
aintzakotzat hartuta bestetik, bere jarduna bideratuko
eta zuzenduko duen Plan Estrategikoa burutu.