Azala

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

ASTEKO AUTOREA

Xabier Artola

Xabier Artola

1957an jaioa da, Donostiako Antiguan. Gaur egun Alkizan (Gipuzkoa) bizi da.

Euskararen irakaskuntzan aritu zen zenbait urtez, informatikan hasi baino lehen. Informatikan doktorea da (1993), UEUko kidea, eta EHUko Informatika Fakultatean dihardu irakasle, 1985etik. Ixa taldeko partaide hasiera-hasieratik, bere ikerkuntza hizkuntzaren tratamendu automatikoaren arloan egiten du. Euskaltzain urgazlea da, 2006tik.

Literaturaren munduan, ipuingintza jorratu du batik bat. Zenbait sari irabazi ditu: Jokin Zaitegi itzulpengintzan; Julene Azpeitia, Augustin Zubikarai eta Tene Mujika, besteak beste, ipuingintzan; lehiaketa horietako batzuetan argitaratu izan dizkiote ipuinak, argitalpen kolektiboetan. 2010ean Donostia Hiria saria irabazi zuen, eta haren ondorioz argitaratu zioten lehen literatura liburua: Deception Island (Alberdania, 2010). 2011n, berriz, ipuin bilduma argitaratu zuen: Argi-itzalen neurria (Elkar, 2011). Hona hemen bi liburu horien gaineko zenbait kritika.

Literaturazalea ez ezik, argazkizalea ere bada, eta 2010ean eman zuen argitara lehen argazki liburua: Ikiliko txondorra (Urmara Elkartea, 2010).

 

 

idazlearen fitxa

LEHIAKETEN AGENDA

Otsaila 2012

  • Mikel Zarate III. Sariaren deialdia abian.

    Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa antolatzen dute. lanak aurkezteko azken eguna 2012 apirilaren 30a izango da

PRENTSA ARETOA RSS JARIOA

Euskal Idazle baten egonaldia Abbadia eremuan

Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Idazleen Elkarteak eta Euskal Itsasbazterreko IAEZIk Literatura egonaldi bat antolatu dugu Hendaiako Abbadia eremuan.
Edozein euskal idazleri irekia da deialdia, eta 2012ko martxoaren 15a arte dago epea zabalik.

 

Gehiago irakurri

uberan.org
gure programak
 
aurrekoa Otsaila 2012 hurrengoa
 
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.org
CEDRO EIE

iametza interaktiboak garatuta