Zerbitzu juridiko-fiskala doan
Euskal Idazleen Elkarteak abokatu bat dauka Elkarteko bazkideen eskubide profesionalen defentsarako edo argitasunetarako.
Biltzarretan parte hartzea
Euskal Idazleen Elkarteak, euskal kulturaren eragile garrantzitsuenetariko bat den aldetik, idazkuntzarekin zerikusia duten gaurkotasuneko gaiak jorratzen ditu biltzarren bidez. Elkarteko bazkideek biltzarretan zuzenean parte hartzeko aukera izaten dute, edota entzule modura jarraipena egitekoa.
Neurrira egindako mintegiak
Behar eta interesen arabera, Elkarteak urtean zehar mintegi ezberdinak antolatzen ditu, bazkideen prestakuntza hobetu asmoz.
CEDROko bazkidetza
Euskal Idazleen Elkartea, CEDRO edo Centro Español de Derechos Reprográficos delakoaren barruan dago. Entitate honek egileen lanen kopia-eskubideak defenditzen dituenez, bazkideek euren lanaren gaineko kopia-eskubideei dagokien diru-ordaina jasotzen dute. Bestelako zerbitzuak ere eskaintzen ditu CEDROk bazkideentzat, hala nola etxez etxekoak, etxebizitza egokitzekoak, Hirugarren Adineko egoitzetan edo klinika pribatuetan egotekoak, premiazko beharrei erantzutekoak, autoa egokitzekoak, sormenerakoak, ordezko terapietarakoak, pentsioa osatzekoak… Informazio gehiago CEDROren web orrian (www.cedro.org/ayudas_asistenciales.asp).
iametza interaktiboak garatuta