Gure programak - Idazleak ikastetxeetan - Betebeharrak

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Gure programak > IDAZLEAK IKASTETXEETAN

Epeak errespetatu

Irailaren 19tik urriaren 7ra bitartean egin daitezke eskariak.

Onarpen gutuna azaroaren hasieran jasoko duzue postaz. Saioa onartua bada, dagokizuen idazlearen kontaktua emango dizuegu, zuek berarekin harremanetan jar zaitezten. Idazlea zuen deiaren zain egongo da.

Saio eguna finkatu

EIEk eta programan parte hartzen duten idazleek, saioak lehenbailehen finkatzea eskatzen dizuegu. 2012eko urtarrilaren 29a da horretarako azken eguna. Behin saio eguna finkatuta duzuela, EIEra deitu horren berri emateko.

Ordainketak

Onarpen gutunarekin batera 50€-ko faktura iritsiko zaizue.

Balorazio orria bete eta bidali

Programa behar bezala baloratu, eta hurrengo ikasturterako zuen iritziak jaso ahal izateko, balorazio orria bete behar duzue, EIEk  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean aurkez dezan. Beraz, saioa gauzatu eta berehala posta arruntez honako helbidera bidaltzea eskertuko genizueke:

Euskal Idazleen Elkartea (Idazleak ikastetxeetan)
Zemoria 25, behea
20013 Donostia

Hemen duzue balorazio orria

 

   SAIOA PRESTATZEAK MEREZI DU!    

 

Idazlea joan aurretik:

  • Liburua irakurri
  • Autoreari buruzko erreferentziak lortu
  • Pasarte batzuk bereziki landu
  • Pertsonaiari buruzko oharrekin, ikasgela apaindu
  • Galderak prestatu...
  • Espektatibak sortu!
Gogoan izan ezin dela 40 ikasle baino gehiago elkartu saio bakoitzeko. Arau hori betetzea beharrezkoa da saioaren kalitatea bermatzeko.


Egunean bertan

  • Idazleari harrera egin
  • Saioa behar bezala ikasgelan aurkeztu (ikasle batek egin dezake lan hori).
  • Ikasleei saioaren egunean liburua eskuartean izatea eskatu.
  • Saioa amaitzean liburuak sinatzeko txokoa prestatzea polita izaten da; ikasleari idazlearekin harreman zuzena izateko aukera eskaintzen zaio.
  • Ikaskideen aurrean ikasleek galderak egin eta iritziak  eman ditzakete, bakarka irakurritakoa konpartitzeko.

 

Ez ditugu maite
 

Talde handiak   Fotokopiak

 

uberan.org
gure programak
 
aurrekoa Maiatza 2012 hurrengoa
 
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.org
CEDRO EIE

iametza interaktiboak garatuta