Gure programak - Idazleakaz

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Gure programak > IDAZLEAKAZ

Euskal Idazleen Elkarteak ikasgeletan euskal literatura lantzeko egitasmo berri bat aurkeztu nahi dizu: IDAZLEAKAZ izenekoa, hain zuzen ere. Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker burutuko du programa, eta Bizkaiko ikastetxe guztiek duzue parte hartzeko aukera.

Egitasmo horren baitan, bi jarduera mota antolatu ditugu 2011-2012 ikasturterako:

  • IDAZLEAKAZ. Idazle baten liburua landu eta ondoren, horri buruzko solasaldia. EIEtik idazle eta liburu zerrendak aurkeztuko dizkizuegu eta zuek aukeratuko duzue ze idazle eta liburu nahi duzuen. Eskaria onartuz gero, idazlearekin eguna adostu eta solasaldi bat izango duzue ikasgelan.
  • BI-2. Bi idazle bizkaitar jarriko ditugu harremanetan. Bata zaharra, "klasikoa", euskara batuaren aurrekoa, eta bizkaitarrez idatzi zuena; bestea, berriz, gaurkoa, bizirik dagoena eta liburuak argitaratzen dituena, batuaz, baina bere tradizioaren eta herri mintzairaren jabe dena. Iraganeko idazle haren lana, honako idazlearen ahotsean aurkeztuko dugu, idazle biok herri edo eskualde berekoak direla abiapuntutzat hartuta. Idazle "zaharra" ezagutzeko bidea egungo idazlea izango da; haren begietatik ikusiko dute ikasleek zer egiten zuen eta zergatik merezi duen berreskuratzea.
    Hori guztia saio batean gauzatuko da: idazleak "klasikoaren" lagin bat aurkeztuko du eta horren inguruko solasa egin.

Egitasmo honekin, gure ondarea ezagutzeko bidea eman nahi diegu Bizkaiko ikasleei; eta, horretarako, EIEk eta Bizkaiko Foru Aldundiak bere ekarpena eskaintzen diete ikastetxeei. Lehen ikasturtea izango da honakoa eta espero dugu zuen gustukoa izatea.

  Eusko Jaurlaritza Programa hau Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker egiten da
     

 

uberan.org
gure programak
 
aurrekoa Maiatza 2013 hurrengoa
 
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.org
CEDRO EIE

iametza interaktiboak garatuta