Literatura Jardueren bidez idazleen eta irakurleen arteko harreman hurbilagoa bultzatzen dihardugu. Udal erakunde, liburutegi, kultur elkarte, euskaltegi, irakurle txoko eta, oro har, euskal literatura bultzatu nahi duten erakunde orori eskaintzen diogu programa hau.
Euskal literatura suspertu nahian bazabiltza, zure neurrira egindako egitasmoa duzu honakoa. EIEk eskaini nahi duzuna antolatzen lagunduko dizu: hain zuzen, jarduera motak aurkeztuz, gomendioak emanez, idazleekin harremanetan jartzeko bidea emanez eta diruz lagunduz.
Literatura jardueren bitartez, idazleak berak plazaratzen du literatura kalera. Zuzen-zuzenean. Idazlea eta irakurlea jarri nahi ditugu harremanetan. Literatura letretan, orrietan, liburuetan bizi den kontu bat dugu; baina bidaiak egiten ditu hara eta hona, nahi duen orori egonaldi ederrak eskainiz. Elkargune goxoa sortu dezake eta ez du sartzeko baldintzarik jartzen.
Ikus ezazu zer den zehazki EIEk eskaintzen duena.
iametza interaktiboak garatuta