Ondarroa, 1969.
Kazetaritzan lizentziaduna eta Enpresa Komunikazioan aditua, egun, Bankoa Crédit Agricole-eko Giza Baliabideen Zuzendaria da.
Hainbat komunikabidetan kolaboratu izan du eta, momento honetan, Deia egunkarian idazten jarraitzen du.
2000. urtean argitaratu zuen bere lehen liburua, Desira izoztuak (Elkarlanean) eta, geroztik, poesia, narratiba, haur eta gazte literatura, literatur kritika zein kazetaritza-lanak argitaratu ditu.
Poesian idatzitako lanik aipagarrienak Gela ilunetik (Hiria, 2000), Bazterreko ahotsa (Elkar, 2002) eta Nire hiriko poemak (Pamiela, 2006), azken hau haur eta gazteentzako idatzitako poema liburua da.
Narratiban, Desira izoztuak (Elkarlanean, 2000) eta Bekatuak (Elkar, 2005).
Haur eta Gazte Literaturan, aldiz, Nik betaurrekoak ditut, eta zer? (Elkar, 2001), Hodartzako kioskoa (Baigorri, 2001), Ondarruko piratak (Ibaizabal, 2003), Amak plastakoa eman dit (Aizkorri, 2004), Nire herriak ostadarraren koloreak ditu (Elkar, 2006), Ondarroako piraten abentura berriak (Ibaizabal, 2007) eta Tita tirita (Ibaizabal, 2008) dira.
Aipagarri izanik, baita, 2006an Alberdania argitaletxearen eskutik argitaratutako Zortzi uniberto, zortzi idazle elkarrizketa liburua.
BIBLIOGRAFIA
1998 Afrikako ahozko literatura, memoria kolektibotik kritika sozialera | Egan
2000 Desira izoztuak | Elkar
2000 Gela ilunetik | Hiria
2000 Gutiziak | (beste egileekin) Txalaparta
2001 Nik betaurrekoak ditut, eta zer? | Elkar
iametza interaktiboak garatuta