1959, San Frantzisko (AEB).
Ameriketako Estatu Batuetan jaio arren, Amikuzen (Nafarroa Behera) hezi zen. Donibane-Garaziko ikastetxe baten lan egiten du, irakasle gisa. Azken hamaika urteak pasa ditu Garaziko Lizeoan urtero antzerkiak ikasleekin muntatzen.
1985-1990 urteen artean aktore eskarmentua izan zuen Gillaume Irigoienek zuzendutako Hirurak Bat taldean. Ondoren, Tu quoque fili antzezlana idatzi zuen; Donostia Hiria antzerki saria lortuz lan honi esker 1996an.
Hurrengo urtean ere sari bera eskuratu zuen Antso Azkarra edo Miramolinen esmeralda antzerkiarekin.
1998. urtean Botoiletan narrazioa argitaratu zuen, Maiatz argitaletxearen eskutik. Uraren sinbologia erabiltzen du liburu honetan, denboraren joana eta nagia islatzen duen uraren metafora.
Euskal Kama Sutra (2000) narrazio erotikoen bildumako sustatzaile eta idazleetariko bat izan zen. Bestalde, Lukuk nobela beltza landu izan du bere idazkietan.
Antzerkigintzan, zenbait obra taularatu ditu azken urteotan; hala nola, Lurra, Eroak? eta Beltzeria trilogia.
Era berean, Jasone Osororen Tentazioak ipuin liburua egokitu taularatu du, berriki, Garaziko Lizeoko ikasleekin.
BIBLIOGRAFIA
1996 Tu quoque fili | Kutxa Fundazioa
1997 Antso Azkarra edo Miramamolilnen esmeralda | Kutxa Fundazioa
1998 Botoiletan | Maiatz
2009 Euskal kultura? | Pamiela
HEMEROTEKA
12-2007 “Antzerkia beti gaizki ibili da eta beti irauten” | EIE
2009-04-25 Euskal kultura? | zuzeu.com
iametza interaktiboak garatuta