Errenteria, 1963.
Bermeon bizi da orain dela hamar urte. Filologia Hispaniarra ikasi ondoren, zenbait institututan ibili zen irakasle. Gaur egun ISEI-IVEI (Euskal Herriko Ebaluazio eta Ikerkuntzarako Institutua) erakundean lan egiten du, Didaktika Departamentuan.
1998. urtean Baporea saria irabazi zuen Printzesa puzkertia lanaren eskutik; SM argitaletxeak argitaratuko zion, 1999ean, gazteei zuzendutako narrazioa.
Aurretik, alabaina, gazteleraz idatzitako lanekin zenbait sari ere irabaziak zituen: Salamankako Atenea saria 1992. urtean eta urte bereko Donostia Hirian bigarren saria.
Mariasun Landa idazlearen eragina aitortu izan du eta Landak berak bultzatu ziola gazte literatura euskaraz idazterako orduan.
Bere gazte literaturako lanen artean, Mari, Eskolan, Benetako pirata eta Maritxu aipatu behar dira (ikus. bibliografia). Benetako pirata liburua berak margoztutako marrazkiekin hornitu zuen.
Irakurlego gazteari begira idatzitako Kixmi elurpean (Elkarlanean, 2005) narrazioan gazteak irakurtzen jartzea du xede nagusietariko bat.
BIBLIOGRAFIA
1997 Euskal hizkuntza eta literatura, lengua castellana y literatura, lengua extranjera (inglés) | (beste egileekin) Dirección de Renovación Pedagógica
1997 Taller de prensa - Prensa tailerra | Dirección de Renovación Pedagógica
1999 Printzesa puzkertia | SM
2000 Mari | Baigorri Argitaletxea
2000 Eskolan | Baigorri Argitaletxea
HEMEROTEKA
2005-10-13 Arrate Egaña, bizitzaren garai basatiaz | Blogak
2008 Arrate Egaña, gaur egungo eskolaren erronken gainean | Elkar
iametza interaktiboak garatuta