Donostiri (Nafarroa Behera), 1946.
Antzerki lanak eta narrazioak idatzi ditu batez ere. Dena den, argitaratutako lehen liburuan poesia idatzi zuen: Hogoi urte (Goiztiri, 1968). Iparraldeko antzerkigintza berritu zuen; idatzi dituen antzerki lanen artean honako hauek aipa daitezke, besteak beste: Herro eta nigar (1964), Mendiko bakea (1962), Gure haurra (1966), Bai ala ez (1970), Hil biziak (1972), Xuri, gorriak eta... (1973) (Ikus. bibliografia).
Federico García Lorcaren Odol ezteiak (1966) eta Bertold Brechten Amaren armak (1969) ekarri ditu euskarara.
Iparraldeko zenbait argitalpenetan kolaboratu zuen: Gazte, Herria, Etxea, Pan-Pin, Enbata, Egan...
Euskaltzain urgazlea da.
BIBLIOGRAFIA
1968 Hogoi urte | Goiztiri
1970 Noiz | Egilea editore
1973 Hil biziak | Egilea editore
1973 Xori gorriak eta... Antzerkia hiru zati eta bost agerraldi | Antzerkilarien Biltzarra
1978 Aihen ahula | Elkar
iametza interaktiboak garatuta