Tutera, 1957.
Saiakerak, eleberriak, eta itzulpenak idatzi ditu batez ere baina ez du alboratu poesiarako grina, Itzuli nahi duen beste eguna lekuko. Klasikoak ikertu eta itzuli egin ditu (Hölderlin poetaren Poemak eta Hyperion (Erein) itzulpenak, esaterako).
1987an Xalbador saria eskuratu zuen Atea bere erroetan bezala (Pamiela) lanari esker, denboraren joan-etorriaren gaineko hausnarketa. Hurrengo urtean, Pedro Axular sariaren irabazle suertatu zen O tempora! O mores! (Kontzientzia eta moralari buruzko gogoeta zenbait) (Pamiela) saiakeraren eskutik eta Irun Hiria jaso zuen, urte berean, Hortus Botanicus (GAK) poesia liburuarekin.
1989an Xalbador saria eskuratu zuen bigarrenez, Fisikaz honatago (Pamiela) lanarekin. 1990an Azkue saria jaso zuen Strasburgoko ordularia liburuarekin. 1991an Jon Miranderen Haur besoetakoa itzuli zuen La ahijada (Pamiela).
Ungarettiren Poza (Erein) liburuaren itzulpenak Orixe saria eman zion.
Honez gain, gazteleraz, Os quiero a todos (Pre-Textos, 1997) eleberria eta Baroja o el miedo (Península, 2001) biografia argitaratu ditu, besteak beste.
Historia de las malas ideas gazteleraz idatzitako saiakearari esker 2004ko Euskadi Saria lortu zuen.
BIBLIOGRAFIA
1987 Atea bere erroetan bezala | Pamiela
1988 O tempora! O mores! Konzientzia eta moralari buruzko gogoeta zenbait | Pamiela
1988 Hortus Botanicus | GAK
1988 Murtxanteko Lapurrak | Pamiela
1989 Fisikaz honatago | Pamiela
iametza interaktiboak garatuta