Galdakao, 1959
Informazio Zientzietan doktorea da. Unibertsitate-ikasketak Leioan (kazetaritza), Bartzelonan (telebista) eta Moskun (kanpo-merkataritza) egin ditu. Gaur egun, lanbidez, EHUko irakasle titularra da.
Kazetari eta berri-emaile gisa Bilboko Herri Irratian, Anaitasunan, Eginen eta ETBn izan da lanean.
Argia, Euskaldunon Egunkaria eta Berrian kolaboratu du; baita Bizkaia Irratia eta Euskal Herria Irratia irratietan.
Unibertsitate-irakasle eta ikertzaile moduan, bere lanak zenbait liburutan eman ditu, bai eta Uztaro, Jakin eta Zer aldizkarietan ere.
Kazetari- eta unibertsitate-generoaz gain, ipuina (Idatz eta Mintz aldizkarian), eleberria (Elkar argitaletxearekin) eta saioa (Alberdania etxearekin) landu ditu.
BIBLIOGRAFIA
1988 Falo zantarra | Elkar
1996 Dualitatea kartel politikoan | EHU
1997 Semiotika eta masa-komunikazioa | UEU
1997 Komunikazioaren eta informazioaren oinarriak | UEU
2002 Kultura-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa | UEU
HEMEROTEKA
2008-04-16 “Eklipsatu behar nituen bonba handiak, gizaki txikiak biluztu ahal izateko” | Elkar
iametza interaktiboak garatuta