Aramaio, 1949.
Ekonomia eta Enpresetako Zientzia ikasketak burutu zituen. 1985-1989 urteen artean EIEren lehendakari izan zen eta 1993az geroztik Eusko Ikaskuntzaren kudeatzailea.
Biografia liburuak eman ditu argitara, hala nola, Sebero Altube (1969), Iokin Zaitegi (1981) eta Pedro I. Barrutia (1983). Literatur genero ezberdinak landu ditu: Sixties (1990), artikulu bilduma; Zeu zara, Carmen (1984), ipuin liburua, edota Samurai berria eleberria dira, besteak beste, aipatu genero aniztasun horren lekuko.
Euskaldunon Egunkarian kolaboratu zuen, besteak beste, eta Arrasate Press eta Arrasate Telebistako kide izan da.
BIBLIOGRAFIA
1979 Sebero Altube | Sociedad G. de Edic. y Publ.
1981 Iokin Zaitegi | Egilea editore
1984 Lainopean kantari | Arabako Foru Aldundia
1984 Zeu zara, Carmen | Erein
1990 Sixties | Elkar
HEMEROTEKA
1984-12-09 Zeu zara, Carmen | Argia
1990-04-08 Prejuiziorik gabeko gogoeta erreibindikatzeko bidea | Argia
1993-04-25 Espioiak horra zaizkü | Argia
1996-05-11 Velez de Le Carre | Euskaldunon egunkaria
1996-07-04 Espioi afizionatua | El Correo
iametza interaktiboak garatuta