Zegama, 1948.
Magisteritza ikasi eta urte batzuetan irakasle hasi zen, Zarautz eta Tolosako ikastoletan. 1981etik aurrera, Elkarlanean argitaletxean egiten du lan. Haur eta Gazte literatur bildumetan lan egiten duelarik: Euskal Herriko antzinako tradizio lanak biltzen ditu eta kanpoko haur literatura itzulpenak egiten; honez gain, testu liburuen moldaketan ere parte hartu izan du.
Bere literatur lan oparoaren artean, nahiz eta berandu hasi idazten, Kaskarintzo (1983), Margolin (1983), Pernando Amezketarraren bertsioa (1981) edota Kittano nabarmendu daitezke, zerrenda luze batetik hartuta.
Itzulpenari dagokiolarik, ehundik gora haur eta gazte ipuin itzuli ditu; Teo pertsonaia nagusia daukaten 30 bat liburu horien artean.
Aldi berean ikastoletarako testu liburugintzan zuzenean parte hartu izan du, Zipristin metodoaren hizkuntzako zortzi liburuak erakusten dutenez.
Seve Callejaren hitzetan, bere Haur literatura euskaraz, Labayru (1994)liburuan, "Euskal haur-literatura gauzatu dutenetako bat dugu Joxan Ormazabal. Lehenengo ikastolan, eta editorialean gero, egindako lanak liburuaren gora-behera guztien berri zehatza izatea ekarri dio, ideia botatzeko unean hasi eta saldu arterako pauso guztiak".
.
BIBLIOGRAFIA
Aitona eta amona udalekuetan | Elkar
1982 Kaskarintzo (Mariasun Landarekin batera) | Elkar
1983 Margolin | Elkar
1985 Patxibusa | Elkar
1986 Auto, asto tren | Elkar
iametza interaktiboak garatuta