Eibar 1922, Hondarrabia 2005.
Bere literatur sorkuntzari dagokionez, honako lanok aipatu behar dira "Otsalar" ezizena erabilitako idazle, itzultzaile (Salvador Espriu, Ghelgerode eta Bertolt Brechten liburuak euskaratu zituen) eta historialariaren ekoizpenean: Juan Antonio Moguel ta Urkitza. Bere Bizitza ta lanak (1959),Zirikadak. Ipuin barregarridun liburua (1960, Kuliska-Itxaropena), Eztenkadak. Gertaera barregarridun liburua (1965, Kuliska-itxaropena) Uhin berri (1964-1969) (1969, GAK), Gogoz. Gure herriko gauzak (1978, GAK), Bidez. Gure herriko gauzak (1981, GAK), Landuz. Gure herriko gauzak (1984, GAK), Aintzinako Eibar (1993, Eibarko Udala), Giro gori (1954-1977) (1998, EHU), Euskararen ostarteak (1998, Erein) eta Giza eskubideen inguruan (2000, Elkar).
Honez gain, zenbait aldizkaritan ere kolaboratu izan zuen: Euzko Gogoa, Olerti, Egan eta Jakin-en.
1989-1994 bitartean EAEko Arartekoa izan zen. Eta 1994 urtetik 1995era, Europako Obudsman erakundeko buru.
Bere poesia sarean dago irakurgai Euskal Poesiaren Atarian.
iametza interaktiboak garatuta