Landibarre, 1941.
Nafarroa Behereko idazlea da. Olerkigintza jorratu izan du batez ere. Herria, Enbata, Txantxikitin, Gazte, Gure Herria, Jaunaren Deia eta Jakin agerkarietan idatzi ditu olerki gehienak. Honez gain, Peio ta Pantxo bikote kantariari jarri izan zion musika horietako askori.
Zazpiribai, Ortziken eta Kanta-Bi musika erakustaldien sortzailea. Bere liburu ekoizpenari dagokionez, Biba turisma! haur eta gazte literatura argitalpena, Biziaren altzotik antologia eta Biziaren erroetan aipatu behar dira.
Baionako Euskal Erakustokiko zuzendariordea da gaur egun. Iparraldeko zenbait bozketetan, hautagai aurkeztu zuen bere burua.
Euskal poesiaren atarian bere poemagintzaren fruituak irakur daitezke.
iametza interaktiboak garatuta