Bera, 1957.
Unibertsitatean Biologiako ikasketak egin ondotik, zenbait urtez jende helduari euskara irakasten aritua, eta gaur egun, 1990. urteaz geroztik, Nafarroako Gobernuko itzultzailea. Bertso saioak aurkeztu eta bertso jartzaile gisa aritu izan da.
Kolaboratzailea euskarazko zenbait komunikabidetan: Ttipi Ttapa, Nafarkaria, Euskal Herria Irratia, Xorroxin Irratia, Nabarra...). Era berean, Korrok literatur aldizkariaren talde eragile da.
1995ean Tene Mujika ipuin saria irabazi zuen, Bota xoxa! lanaren eskutik. 1996an Arabako Aldundiak Mendearen ilunabarrean poesia liburua argitaratu zion, Ernestina de Champourcin saria aurretik lortu eta gero.
2000n Donostia Hiria irabazia zuen Errege eguneko panpina argitaratu zuen. Ondoren, 2001ean Txokolatezko dinamita (Susa) zortzi narrazio biltzen duen liburua aurkeztu zuen; maitasuna delarik istorioen ardatza. Mikel Asurmendik Iruneron idatzitako iruzkinean "menturaz, gutxiren ahoan entzuten dugun lengoaia literaturaren bitartez jasoa. Eta zein jasoa!" aipatzen du liburuaren idazkera aurkezterakoan.
BIBLIOGRAFIA
1996 Hautagaiarenak | Iruñeko Udala
1996 Mendearen ilunabarrean | Arabako Foru Aldundia
1999 Bota xoxa! | Elkarlanean-Debako Udala
2000 Errege eguneko panpina | Kutxa Fundazioa
2001 Txokolatezko dinamita | Susa
iametza interaktiboak garatuta