Agurain, 1958.
Arabar lautadan dagoen baserri bakarrenetako batean jaioa, Alaizamadura baserrian hain zuzen, txikitatik bizi da Lasarte-Orian (Gipuzkoa).
Ikasketaz Enpresa Zientzietan lizentziaduna, irakasle moduan ibilia da urte askotan akademia batean.
Irakurle zintxo txikitatik, idaztearen tentazioa beti sentitu du, modu lausoan sentitu baina. Berrogei urte baino dezente gehiago behar izan ditu tentazioari, modu serioan, kasu egiteko.
Antzerkia idazteari emana gehienbat, hainbat sari jaso ditu:
- Ama, hor al zaude?, Euskaltzaindia-BBKren Toribio Altzaga saria, 2003an.
- Abere hatsak eta beste animalia batzuk, Nafarroako Antzerki Eskola eta Iruñeko Udalaren Haurrentzako Antzerki Testuen Lehiaketan euskarazko saria, 2006an.
- Herio azeri hori, Nafarroako Antzerki Eskola eta Iruñeko Udalaren Haurrentzako Antzerki Testuen Lehiaketan euskarazko saria, 2007an.
- Kontrako bidean, Euskaltzaindia-BBKren Toribio Altzaga saria, 2007an.
- Armiarmategian (isil-mihisilka), IX. Serantes antzerki saria, 2008an.
BIBLIOGRAFIA
2004 Ama, hor al zaude? | BBK Fundazioa
2007 Abere hatsak eta beste animalia batzuk | Iruñeko Udala
2008 Kontrako bidean | BBK Fundazioa- Euskaltzaindia
2009 Armiarmategian (isil-mihisilka) | Artezblai
iametza interaktiboak garatuta