Idazleak - Patziku Perurena Loyarte - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Patziku Perurena Loyarte

Goizuetan, 1959.

Gurasoak eta auzoak nekazariak izanik, euskara hutsez bere inguruari gogobihotzez atxekitako gizarte batean hazi zen, hamabi urte zituela Leitzara bizitzera joan zen arte.

O.H.O.ko ikasketak eta Lanbide Eskolakoak gazteleraz Leitzan bertan burutu, eta hamasei urtetan joan zen Arrasatera, eta hango Eskola Politeknikoan Injineritza egiten ari zela, hasi zen bere betiko euskara lantzen eta ikasten beregisa, eta era batean edo bestean, ahalegin horretan segitu izan du egundaino.

"Udaldi batez Joseba Sarrionandiak Leitzan emandako literatur ikastaro batzuengatik piztuko zitzaidan euskal literaturaganako zaletasuna; eta gero, handik urte batzuetara, Eduardo Gil Bera ezagutu nuena esker, bideratu atzera galdutako nortasuna eta izena: Patziku; artean Patxi erabili baitnuen. Geroztik beti aitortu izan dut, bi argigile bihotzeko horiekiko mirespena eta eskerra", adierazten du.

Olerkien bitartez eman zuen bere burua ezagutzera, Joannes d'Iraolaren poema bilduma (1985) liburuarekin. Irun saria irabazi zuen lan honi esker. Bere poesia aztertzen duenean, Koldo Izagirrek "usainak, hotsak, dastak, koloreak... hau da, naturaren ñabardura guztiak izendatzeko ahalmena duena, «belar moztu eta ez moztu bakoitzaren usaina» zehazki nolakoa den dakiena, Patziku Perurena da" idazten du.

1987. urtean Emily eleberria argitaratu zuen. Eta "heteronimo" gisa erabili zuen, ondoren poema sorta kaleratzeko Emily pertsonaiaren izenean.

Pentsalari eta artikulugile lanetan ere aritu da Harripilatan ezkutatzen zeneko apo tipiaren burutazioak, Marasmus femeninus...

Ikerketa filologikoa ere landu du Euskarak sorgindutako numeroak eta Koloreak euskal usarioan eta lan etnografikoa idatzi du Leitzako historiari buruz Leitzako errege-erreginak.

BIBLIOGRAFIA

1985 Joannes D'Iraolaren poema bilduma | Caja de Ahorros Provincial de Guipuzcoa
1987 Emily | Elkar
1988 Iraingo apaiz gaztearen kantutegi zaharra | Pamiela
1990 Harripilatan ezkutatzen zeneko apo tipiaren burutazioak | Erein
1993 Isileko kantak | Pamiela

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.org
CEDRO EIE

iametza interaktiboak garatuta