Legazpi, 1942.
Arantzazun, Foruan eta Erriberrin ikasi zuen eleiz ikasketak, eta, gero, Friburgon eta Erroman osatu zituen.
Jakin aldizkariaren zuzendari izan zen, 1964-1967 bitartean. Egan, Zeruko Argia, El Diario Vasco, Senez eta Olerti idatzi izan du. Liburuei dagokienez honako hauek aipatu daitezke: Zurubi luzea (1980), Lastozko zubia (1986), Bi poema t'erdi (1990), olerki liburuak eta Bigarren bizitza (1995) aurreko poemen bilduma. Itzulpen asko egin ditu, alemanetik euskarara batez ere: Estepako otsoa (H. Hesse), Katharina Blumen ohore galdua (H. Böll), Ateismoa kristautasunean (E. Bloch), Gabon, panpinatxo (Heidi Hassenmüller) eta Idazki hautatuak (G.E. Lessing), besteak beste.
BIBLIOGRAFIA
1980 Zurubi luzea | GAK
1980 Bi poema t'erdi | Elkar
1990 Lastozko zubia | Hots
1995 Bigarren bizia | EHU-UPV
1981 Estepako semeak; Hans Baumann | Hordago
iametza interaktiboak garatuta