Zornotza, 1961.
Biologia ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, baina ia beti aritu da helduen euskalduntze/alfabetatze arloan: Amorebieta-Etxanoko Udal Euskaltegian eta Aurten Bai Fundazioak kudeatzen duen Zornotzako Barnetegian.
Euskararen irakaskuntzarako materialgintzan ere aritu da: Larramendi, Hezinet, Boga programa informatikoetan, besteak beste.
Betidanik irakurtzeko zaletasun handia izan duen arren, berandu hasi zen idazten; hori dela eta, lehenengo saria 2000 urtean jaso zuen (akzesita Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XVIII. Edizioan), eta lehenengo liburua 2003 urtean argitaratu: Hamaika Bizimodu (Ibaizabal, 2003). 2006an, eta Elkar argitaletxearen eskutik, Gure gerretako heroiak kaleratu du.
BIBLIOGRAFIA
2003 Hamaika bizimodu | Ibaizabal
2005 Gorria eta beste kontakizun batzuk | Ediciones Beta
2006 Gure gerretako heroiak | Elkar
2007 Basa gurina (beste egile batzuekin) | Txalaparta
iametza interaktiboak garatuta