Idazleak - Tere Irastortza Garmendia - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Tere Irastortza Garmendia

Zaldibia,

Zaldibia, 1961.

Olaberrin bizi da. Euskal Filologia eta Filologia Hispaniarreko ikasketak egin zituen. Gero, literaturaz, semantikaz eta emakumearen inguruko ideologiez kezkatu da. Urte askotan Beragarako UNEDeko Ikastetxe Elkartuan lan egin zuen eta orain Beasaingo Ikastolako zuzendaria da. 2002. urteaz geroztik Euskal Idazleen Elkarteko Lehendakaria izan da 2006 urtera arte.

Idatzi dituen liburuez gain, zenbait aldizkariren sorreran parte hartu izan du, hara nola, Susa, Kandela, Goierritarra eta Kalegats. Artikulu, ipuin eta poemak idatzi ditu aldizkariotan, eta baita Maiatz, Ttu-Ttua, Administrazioa Euskaraz, Egan, Karmel eta Hegatsen ere. Argiako kolaboratzailea da.

Irratian ere egin ditu lan batzuk Musika Klasikoaren Giltzak irratasaioaren gidoia bost urtez eta Sormenari leihorako urtebeteko kolaborazioak Euskadi Irratian.

Katalanerera, gaztelerara, frantsesera eta ingelesera itzuli dizkiote testuak. Gustoko izan dituen egileen itzulpengintza jorratu du; Edmond Jab'es eta Marina Tsvetaievaren testuak itzuli ditu frantzesetetik, eta Marià Manentenak katalaneratik.

Glosak poema liburua Espainiako Kritika Saria izan zen poesian 2004an eta Poesia Sari Nazionalerako izendatu zuten.

Hainbat poesia bildumatan txertatu dituzte bere olerkiak: GALEUSCA.Antoloxia poetica.Poesia antologia. Antologia poética: Pamiela, 2004; Veus paral-leles.Pirineoak-Pirineus, d'una riba a l'altra Metamorphoses fall 2002. vol.10.number 2. Bartzelona, 2004 eta Jon Kortazarrek 2005ean argitaratu duen Gazteentzako poesia antologian.

Egilearen inguruko informazio gehiago aurki daiteke web orrialde honetan: tereirastortza.com

 

BIBLIOGRAFIA

- Itzulpenaren norabideak eta noragabeak | (Hegats, 19-20)
- Euskaldunak matxino (Matxinadak ulertzeko gida) | (Hegats, 30)
- Euskal literaturaren historiaren orri gehigarria | (Hegats, 31)
1980 Gabeziak | Haranburu Altuna
1983 Gaia eta gau aldaketak |

GEHIAGO IKUSI

HEMEROTEKA

2009-09-27 Elkarrizketak | Argia

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.org
CEDRO EIE

iametza interaktiboak garatuta