Paris, 1972.
Zuzenbidean eta Letra Frantsesetan lizentziaduna eta Euskal filologian doktore. Euskal literaturako irakasle titularra Paueko Unibertsitatean.
Ez du inoiz parte hartu ezein lehiaketatan, baina sari bat jasoa du: 1997ko Beterri saria Gauak eta hiriak eleberriagatik.
Besteak beste, Maiatz, Hegats, Egan, Uztaro, Euskaldunon Egunkaria eta Garan argitaratu ditu idazlanak, artikulu kritikoak nahiz iritzi zutabeak.
Arlo akademikoan, Pariseko L'Harmattan argitaletxeak 2000n argitaratutako La Naissance de l'écrivain basque (Euskal idazlearen sorrera) ikerlanaren egilea da.
Utriusque Vasconiae argitaletxearen baitan Kritika Literarioa izeneko saila zuzentzen du eta Egunero irakurtzen delako literatur sailaren kudeaketan ere esku hartzen du.
BIBLIOGRAFIA
1995 Erdi guneak | Maiatz
1997 Gauak eta hiriak | Elkar
2000 La naissance de l'écrivain basque | L'Harmattan
2001 Las relaciones imperfectas | Hiru
2004 Gure gauzak S.A. | Utrisque Vasconiae
HEMEROTEKA
1996-02-03 Idazle izatearen abentura | Euskaldunon egunkaria
1997-04-12 Antierromantizismoa | Euskaldunon egunkaria
1997-06-07 Hiru ziren hiru | Diario Vasco
1997-06-22 Sasoi guztietarako liburua | Argia
2009-11-28 "Kanpoko begiradarekin soilik ari bagara, autodesbalorizaziora goaz" | Berria
iametza interaktiboak garatuta