Bilbo, 1977.
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna. Gidoilari eta kazetari lan eskarmentua du hainbat komunikazio mediotan. 1988 urtetik Santutxuko bertso eskolako kidea da.
Euskaldunon Egunkaria, Gara, Argia, Jakin, Berria, Bertsolari eta Berton herri-aldizkarian kolaboratu du. Honez gain, irratigintzari dagokionez, Euskalerria Irratian egiten ditu kolaborazioak.
Hiru poesia-libururen ostean, Auzoak (2005, EEF eta Susa) lehen
narratiba-lana eman zuen argitara. Liburuan Bilbo hiria da protagonista
nagusia. Betiko Bilboko erdaldunak, betiko Bilboko euskaldunak, hurbileko
eta urruneko etorkinak... agertzen dira eleberri ez den eta ipuin multzoa
izan nahi ez duen liburuan. Hainbat aldizkaritan ere atera ditu lanak, eta
gazteleraz Berlin hiriari buruzko gida-liburua idatzi zuen 2005ean. Aurreko
urtean, Imre Kertész hungariar Nobel saridunaren Zoririk ez lana euskaratu zuen Jokin Zaitegi bekari esker.
BIBLIOGRAFIA
2004 Borroka galduetatik gatoz | Susa
2005 Auzoak | EEF eta Susa
2006 Guía de Berlin (gazteleraz) |
2008-10 Afrika express | Elkar
---- Icaro (galizieratik)( Rafa Villar) | Internet sarean
HEMEROTEKA
2008-11-30 «Datorrena hartzeko, galderak egin eta entzuteko prest egotea da bidaiatzea» | Gara
iametza interaktiboak garatuta