Donostia, 1961.
Batxilergoa eta UBI gaueko eskolan bukatu eta gero, Euskal Filologia (87-8), Filosofia eta Letrak (89-90) eta Zuzenbidea (90-91) ikasteari ekin zion, karrerarik amaitu ez zuen arren.
Hainbat hizkuntza ikasi edota landu ditu (Euskara, Gaztelera, Ingelesa, Frantsesa eta, neurri txikiagoan, Italiera). EGA titulua du.
Helduentzako ikasketa ez-formalak eginak ditu, besteak beste: musika, komikigintza, ofimatika, autoedizioa eta webguneen oinarrizko diseinua. Neurri batean, autodidakta da -autodidaktaren ajeak onartzen baditu ere.
EIZIE, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkarteko kidea da. Hiru urtez euskara-irakaslea izan zen AEK-n (89-91) eta beste hainbat lanbidetan ere aritua da.
Azkeneko 13 urteak (92. urteaz geroztik, hain zuzen) itzulpengintzan jardun du. Itzulpen teknikoaren alorrean esperientzia luzea du eta hainbat alor jorratu ditu: ikus-entzunezkoak, arte-kritika, herri-administrazioa, gai tekniko eta orokorrak, eta abar.
Oro har, hogeita bost urte emanak ditu euskalgintzan eta literatur lan batzuk ere itzuliak ditu euskarara, besteak beste: Arrotza, A. Camus (Hiria, 2000); Saltzaile baten heriotza, Arthur Miller (Hiria, 2001); e.a.
Bere literatur lanik gehienak bilduak ditu Marjinalia Bilduman; liburu horietako asko hainbat argitaletxetan atera dira (Erein, Hiria eta Txertoan gehien-bat). Euskal literaturan "outsider"-tzat jotzen du bere burua.
Hainbat genero landu ditu: nobela, ipuingintza, itzulpena eta, azken urteetan, olerkigintza. Argitalpen zaharrak hobetzen eta bere liburuak gaztelaniara itzultzen ahalegin handixea egin du. Gaztelaniaz ere argitaratu izan du.
BIBLIOGRAFIA
1988 Argi bila | Txertoa
1990 Murruaz bestaldean | Txertoa
1994 Itsasoko istorioak | Erein
1995 Egunkarietakoak | Marjinalia Bilduma
1995 Kaletarren istorioak | Marjinalia Bilduma
iametza interaktiboak garatuta