Ezkio, 1945.
Filosofia eta Teologia ikasketak eginak ditu, halaber, era autodidaktan ikasi ditu pedagogia, hizkuntzak edota linguistika, besteak beste.
Euskaltzain urgazlea da eta Euskal Herriko Itzultzaileen Elkarteko kidea. Martuteneko Itzultzaileen Eskolako zuzendari izana. Euskararen Kontseiluko idazkari nagusia da.
Ikastoletako plangintza didaktiko-pedagogikoak eta testu-liburuak idatzi ditu: Eskola material ugari; erlijioaren alorrean, Biblia neska-mutikoei esana; hiztegi eta entziklopediak: Lehen irudiak, lehen hitzak, Hiztegi irudiztatua (Gaztelera-Euskara-Ingelesa), Eskolarako entziklopedia.
Itzulpenaren esparruan, Itzulpen teoriazko ezagupenak (Itzultzaile Eskola, 1983) eta Itzulpengintza: Historia eta Teoria (1992) testuliburuak argitaratu ditu eta idazle askoren obrak euskaratu ditu, hala nola, Pavese, Salgari, Shakespeare, Faulkner, Dickens, Goldoni, Croce, Anouilh eta Laxalten obrak.
Anaitasuna, Jakin, Laiaketan, Deia, El Diario Vasco eta El Correon eman ditu argitara bere idazlanak.
BIBLIOGRAFIA
1972 Europako ezker berria | Gero
1980 Euskal historian zehar | Ikastolen elkartea
1983 Itzulpen teoriazko ezagupenak. Itzulpen teoria eta praktikarako textuak | Itzultzaile eskola
1984 Iparragirre | Elkar
1995 Euskal itzulpenaren historia laburra | Elkar
iametza interaktiboak garatuta