Otxandio, 1964.
Irakasle ikasketak egin zituen eta irakasle da gaur egun lanbidez.
Poesia da batez ere landu duen literatur generoa, dozena erditik gora titulu ditu eta beste hainbat literatur lehiaketaren irabazle da.
Zumarraga-Urretxuko Udalak eratu Iparragirre poesia lehiaketa eta Arabako Foru Aldundiaren Ernestina de Champourcin lehiaketak irabazi ditu, besteak beste. 2005ean Euskadi saria jaso zuen, Haur eta Gazte Literatura Euskadi saria hain zuzen ere Pupuan trapua (Pamiela) liburuari esker.
Gauaren magalean (Bermingham, 1996), Ariaren hariak (Arabako Foru Aldundia, 1998), Urtaro (Bermingahm, 1998), Datak eta posdatak (Bermingahm, 1999), Azalaren memoria eta Itinerarium (Bermingahm, 2001); liburuki bakarrean jaso zituzten azken bi poemarioak.
Haur Literaturara itzulita, 2005ean, Hotsateko basoa argitaratu zuen Aizkorriren eskutik.
BIBLIOGRAFIA
1996 Gauaren hegalean | Bermingham
1998 Urtaro | Bermingahm
1998 Ariaren hariak | Arabako Foru Aldundia
1999 Datak eta posdatak | Bermingham
2001 Itinerarium/Azalaren memoria | Bermingham
iametza interaktiboak garatuta