Lehiaketen egutegia - Amodiozko gutunen XX. lehiaketa

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Lehiaketen egutegia

Amodiozko gutunen XX. lehiaketa

Epea: urtarrilak 07
Antolatzailea: Jardun
Telefonoa:
Literatura mota: Amodiozko gutunak
Luzera: Gehienez bi orrialde
Diru kopurua: 500 euro

OINARRIAK

1- Lehiaketa honetan 1997ean edo lehenago jaiotako edozein pertsonak parte har dezake.

2- Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.

3- Lanek gutun forma izan beharko dute eta DIN A-4 orritan eskuz zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzera ezin izango da bi orrialde baino gehiagokoa izan.

4- Posta arruntez bidaltzeko, egilearen datuak kartazal txiki batean sartu (izen abizenak, adina, telefonoa, helbidea), ondoren kartazal txiki hau eta gutuna kartazal handiago batean sartu eta bidali.
Posta elektronikoz bidaltzeko, gutuna fitxategi batean bidaliko da, “gutuna” izenarekin eta egilearen datuak, “egilea” izena duen beste fitxategi batean.

5- Gutunak honako helbide honetara bidali beharko dira:
AMODIOZKO GUTUNEN XVIII. LEHIAKETA
JARDUN ELKARTEA
ERROTALDE JAUREGIA Z/G
20.570 BERGARA - GIPUZKOA

Posta elektronikoa: amodiozkogutunak@euskalerria.org
Tel. 943763661 - 943760819

6- Lanak jasotzeko azken eguna 2012ko urtarrilaren 7a izango da.

7- Sariak honako hauek izango dira:
¨ 1. saria: 500 euro
¨ 2. saria: 250 euro
¨ Bergarar onenarendako saria: 150 euro (1. edo 2. saria Bergarako norbaitek lortuko balu, bergarar onenarentzako saria hurrengo bergarar onenari emango litzaioke).
¨ 26 urtetik beherakoen onenari saria: 150 euro. Irakurle gazteek emandako saria (1. edo 2. saria 26 urtetik beherako norbaitek lortuko balu saria hurrengo gazte onenari emango litzaioke).

8- Sari ematea otsailaren 13an, larunbata, San Balentin egunaren bezperan egingo da, Bergarako kultur etxean, eguerdiko 12:00etan.

9- Lan guztiak Jardun Elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti ere, egilea zein den garbi adieraziz.

10- Lehiaketaren epaimahaia literatura eta kultura munduko pertsona ezagunek osatuko dute. Gazteen sarirako epaimahaia berriz, Bergarako ikastetxeetako ikaslez osatua egongo da.

www.jardun.net

uberan.org
gure programak
 
aurrekoa Maiatza 2012 hurrengoa
 
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.org
CEDRO EIE

iametza interaktiboak garatuta