Lehiaketen egutegia - CAF- Elhuyar saria

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Lehiaketen egutegia

CAF- Elhuyar saria

Epea: urtarrilak 27
Antolatzailea: Elhuyar fundazioa
Telefonoa: 943363040
Literatura mota: Zientzia eta teknologiaren arloko dibulgazio-, kazetaritza- eta narrazio-lanak
Luzera: Dibulgazio artikuluak: gehienez 10.000 karaktere. Zientzia-narrazioak: gutxienez 165.000 karaktere.
Diru kopurua: Dibulgazio artikuluak: 2.000 euro. Zientzia-narrazioak: 5.000 euro. Zientzia-kazetaritza: 2.000 euro

SARIKETAREN XEDEA
CAF-Elhuyar sariaren helburuak dira zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza, eta narrazio-lanak bultzatzea, saritzea eta aitortzea.

Elhuyar Fundazioak antolatzen ditu CAF-Elhuyar sariak, CAF enpresaren babesarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren diru-laguntzaz.

KATEGORIAK ETA SARIAK
Hiru kategoria hauek osatzen dute sariketa:

Dibulgazio-artikulu originalak. Kategoria honetan, euskaraz idatzitako zientzia eta teknologiaren dibulgazio-lanak aurkeztuko dira. Bi azpikategoriatan banatuta dago:
Dibulgazio artikulu orokorrak: 2.000 euro
Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak: 2.000 euro

Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak. Kategoria honetan, euskaraz idatzitako eta gazteei zuzendutako literatura-lanak aurkeztu ahalko dira. Lan horietan, zientzia- edo teknologia-gaiek presentzia izan beharko dute, zeharka bada ere. Zientzia-narrazioen bitartez, gazteei zientzia eta teknologia modu atsegin eta erakargarrian hurbiltzea izango da helburua. 5.000 euro.

Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. Kategoria honetan, 2011an argitaratutako kazetaritza-lanak aurkeztuko dira, edozein formatu eta generotakoak. 2.000 euro.

Dokumentuak
uberan.org
gure programak
 
aurrekoa Maiatza 2012 hurrengoa
 
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.org
CEDRO EIE

iametza interaktiboak garatuta