Data: 2011-05-06
Euskal Idazleen Elkarteak, Euskal Itsasbazterreko IAEZIk (Ingurumen Aldeko Ekimen Zentro Iraunkorrak) eta Euskal Kultur Erakundeak beren baliabideak eta gaitasunak bateratu dituzte LIteratura Egonaldi bat antolatzeko 2011ko udazkenean, Hendaiako Abadia Eremuan.
Euskal Idazleen Elkarteko bazkideen arteko deialdia egin ondoren, hiru elkarteetako ordezkariek osatutako batzordeak Fernando Morillo idazlea aukeratu du hautagien artean. Egitasmoaren helburua gaztetxoekin lan egitea da, alegia, idazlearen zeregina ikasleei erakustea; hori dela eta, gazte literaturan jarraitzaile ugari dituen autorea aukeratu da.
http://www.idazleak.org/euskara/idazleak/fernando-morillo-grande?h=M&p=3
iametza interaktiboak garatuta