Prentsa aretoa - Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" hil da

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

PRENTSA ARETOA

Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" hil da

Data: 2012-01-14


Donostian jaio zen 1929an. Ingeniari ikasketak egin zituen Bilbon. 1976an Linguistikan lizentziatu zen Parisen. 1976-1981 epealdian Euskal Fonologia irakasgaia irakatsi zuen EUTGn. Gero, 1981-1982an, urte sabatikoa izan zuen Ameriketako Estatu Batuetan, Californiako U.C.L.A-n fonetika eta fonologia ikasteko. 1982tik aurrera, EHUko irakaslea da; gaur egun katedratiko emeritoa da.

Idazlea, hizkuntzalaria, goitizen hauengatik ere ezaguna: Larresoro, Igara, Usako. Liburu asko argitaratu ditu, gehiengoak gramatika eta euskal hizkuntzarekin loturik. Eleberriak eta entsegu politikoak ere idatzi ditu.

1968an Txomin Agirre saria jaso zuen Elsa Scheelen eleberriarekin. Beste alde batetik Andima saria jaso zuen Caracasen 1969an matematiken irakaskuntzarako sortutako liburuengatik. Euskal Gramatika liburuak Zilarrezko Lauburua jaso zuen Bilbon 1980an.

Euskaltzaindiako kide izateko bi alditan proposatu zuten baina ez zuten onartu arrazoi politikoengatik. Hirugarren aldiz proposatzera zihozela berak eman zuen ezezkoa.

Aipamenak:

http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&catid=121&id=3743&lang=eu&view=article 

http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/812124/txillardegi-hil-da-etaren-sortzailea-eta-kulturagizona/ 

http://www.berria.info/ 

http://www.argia.com/albistea/jose-luis-alvarez-enparantza-txillardegi-gaur-goizean-hil-da 

uberan.org
gure programak
 
aurrekoa Maiatza 2013 hurrengoa
 
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.org
CEDRO EIE

iametza interaktiboak garatuta