Data: 2011-11-08
Euskal liburugintzaren inguruko bost elkartek —Euskal Editoreen Elkarteak (EEE), Euskal Idazleen Elkarteak (EIE), Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak (APIE-EIEP), Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literaturaren Elkarteak— Mariasun Landa idazleari emango diote 2011ko dabilen elea saria, Euskal Liburuaren Gaua ekitaldiaren ospakizunean, liburugintzaren alorrean ibilbide jakin bati egiten zaion errekonozimendu gisa.
Juan Azpeitiak diseinaturiko oroigarria iazko saridunaren eskutik jasoko du Mariasun Landak, eta besteak beste, Arantxa Urretabizkaia idazleak, Iñaki Aldekoa editoreak eta Antton Olariaga ilustratzaileak hartuko dute parte idazlearen ibilbide oparoaren erakusgarri izango den ekitaldian. Gainera, errezitaldia, musika eta ikus-entzunezkoak eskainiko dizkiogu sariaren irabazleari. Idoia Noble itzultzaile eta interpreteak gidatuko du ekitaldia, eta Joxan Goikoetxeak jantziko du musikaz.
iametza interaktiboak garatuta