Mogel eta Aita Añibarro izan ziren bizkaiera idatzizko euskalki mailara jasotzearen kezka azaldu zuten lehen idazleak. Bizkaiera literarioa sortu nahi zuten, aurretik beste idazleek gipuzkerarekin egin zuten bezala.
Bi idazle hauek, lagun handiak ziren arren, bizkaiera literarioaz hitz egiterakoan asko eztabaidatzen zuten elkarrekin.
Mogel Bizkaian bizi zen, nahiz eta jaiotzez gipuzkoarra izan eta bere herriko euskalkia (Markinakoa), zuzenean, zegoen bezala hartu eta idaztearen aldekoa zen.
Aita Añibarro, ostera, Gipuzkoan bizi zen bizkaitarra zen eta Euskal Herriari orokorrean begiratzen zion. Bere ustez, bizkaiera literarioak ez zituen norberaren herriko ezaugarriak izan behar, irizpide orokor batzuk baizik.
Bi idazle hauez gain, bizkaiera literarioaren sorkuntzan parte hartu zuten: Pedro Astarloak (1751-1821), Fray Bartolomek (1768-1835) eta Juan Mateo Zabalak (1777-1840).