70-80. hamarkadan Ipar Euskal Herrian ere pizkundea ezagutu zuen euskal literaturak. Antoine D’Abbadiek diruz lagundutako poesia topaketak egiten ziren eta L.L.Bonapartek euskal hizkuntzaren azterketa eta lanketa bultzatu zituen.
Garai honetakoak dira Hiribarrenen Eskualdunak olerki liburua eta Daskonaguerreren Atehka gaitzeko oihartzunak nobela. Arbelbide, Lapeyre, Lapitz eta Joannategi bezalako prosa idazleak eta Elizanburu eta Adema olerkigileak. Euskarazko lehen astekaria Eskualduna ere garai honetakoa da.
Villasanteren hitzetan, iparraldeko literaturaren “urrezko aroa” hauxe izan zen.