Euskal Idazleen Elkartea

Euskal Literaturaren historia laburraxx. mendea: euskal pizkundea

1939-1957: literatura, aberriaren iraupenerako ahalegina

Garai honetako emaitza literarioa urria da, Euskal Herri jipoitu eta makurtuaren oihartzun itzalia; garai beltzak eta negargarriak dira eta ez dago sormenerako giro aproposik, ez eta Euskal Herriaren drama balioztasun literarioz adierazi eta interpretatzeko gaitasunik ere.

 

Espainiako Gerra Zibilak euskal literaturaren pizkunde gartsua eten zuen. Gerra honek hego aldean eragin zuen arren, Bigarren Mundu Gerrak iparraldeko literatur mugimenduak egoera larrian utzi zituen. Honen lekuko da Gure Herria aldizkaria: 1921etik 1939ra arte etenik gabe argitaratu ondoren, 1939tik 1950era isilik geratu baitzen.

 

Gerra zibilak euskaldun askoren ametsak apurtu zituen. Tristura eta pesimismoa nagusitu zen. Euskaldun askok gainera, erbestera joan behar izan zuen.

 

Egoera latz honetan, 1939tik 1957ra bitartean literatura isilpean landu zen aldi batekin topo egiten dugu.

 

© Euskal Idazleen Elkartea · Zemoria kalea, 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa) · Tel.: 943 27 69 99 · Fax: 943 27 72 88 · eie@idazleak.orgrss jarioa