1957 inguruan, Euskal Herria industriaz, biztanlez, ideologiaz eta bizimoldez aldatzen ari zen. Bizitza soziokulturalean tankera inkonformista eta berritzailea zuen belaunaldi gaztea agertu zen. Belaunaldi gazte hau eta baita hurrengoa ere, gizarte modernoaren aurrerapenari egokitzen saiatuko da.
Mugimendu honen barnean, literatura ere, bere moldeak berritzen hasi zen: kanpoko korronte literarioak bereganatzen, ideal politiko, erlijioso eta folklorikoei ordura arte emandako garrantzia kentzen...
Garai honetan, gizakiaren izateaz eta gizarteaz arduratzen hasi zen literatura, baita obra literarioen barne-egituraz. Euskara-ereduaren inguruan ere kezka handia zegoen. Euskara garbia eta kutsatu gabea defendatzen zutenen aurrean, lexiko tradizionala erabiltzean eta kanpoko maileguak etxekotzen hasi ziren. 1968an, idazleek eginiko lan handiari esker, Arantzazun eginiko Euskaltzaindiaren batzarrean, euskara batuaren oinarriak ezarri ziren.