Aldaketa kultural nabarmenak gertatzen dira urte hauetan. Pertsona bere autonomiaz jabetzen hasten da, erlijioak garrantzia galtzen du, ideal politiko berriak sartzen dira eta pedagogia eta psikologia modernoaren ekarpenak kontuan hartzen dira. 1964ean, Baionan, irakasle eta idazle talde batek ortografia batasunerako lehen oinarriak ezartzen dituzte.
G. Arestiren Harri eta Herri lana ere 1964ean argitaratu zen. Garaiko beste hainbat ezaugarrik bezala, lan honek ere joera ideologiko, linguistiko eta literario tradizionalak alde batera uzten ari direla adierazten du.
G. Arestiren lan literario gailenaren inguruan “Uhin Berria” deitzen den mugimendu poetikoa sortzen da. Mugimendu honetako idazleek gizartean ageri diren bidegabekeriak salatu eta gizakiaren zerbitzuan dagoen gizarte bat eskatzen dute. J. S. Martinek Uhin berrin (1969) poeta hauen erakuskari bat biltzen du.
Nobelak ez du garrantzi handirik baina antzerkian belaunaldi berri bat agertzen da. Belaunaldi honetan koka litezke, G. Aresti eta X. Garmendia.
Saiakeran, Txillardegi, R. Arregi eta J. S. Martin dira aipagarri.
60. hamarkada amaieran, narratibak (eleberri existentzialaren bidez) ohitura-nobela erromantikoa lekuz kanpo utzi zuen; poesian, egitura libreak ahapaldi neurtuekin txandakatu ziren. Antzerkia eta saiakerak, ordea, ez zuten beren behin behineko egoera gainditzerik izan.