Elkarte eta argitarapen hauei esker egin zen kulturaren zabalkuntza lan handiena. Euskal Esnaleak-ek, esate baterako, euskararen inguruko topaketa ugari antolatu zituen. Eusko Ikaskuntza edo Euskal Ikasketen elkarteak, euskal kulturaren inguruko ikasketa eta ekintzen antolaketa egokiak zaindu zituen. Erakunde hauen inguruan sortu zen euskara aztertu eta lantzeko Euskaltzaindia ere.
Beste maila batean, 1926-27 inguruan, Euskaltzaleak taldea sortu zen. Talde hau, Yakintza aldizkariari esker eta Jose Ariztimuño “Aitzol”-en lan ezin hobeari esker, euskal kultura herritartzen eta herrira hurbiltzen saiatu zen.