G. Aresti

Gizon egiazalea, nortasun konformagaitzekoa, eztabaidatzaile kritiko eta zorrotza, eratzaile dinamikoa, euskararen batasunaren eragilea, 1955ean hasi zen sormen lanean. Bere hasierako lana Euzko Gogoa aldizkarian argitaratu bazuen ere, ondoren euskal aldizkari askotan idatzi zuen: Egan, Anaitasuna...

 

Bere poesian hiru aldi bereiz daitezke

  1. 1. aldia: Poesia dotore eta aukeratua, modernista eta hizkera garbizalekoa idatzi zuen. Kezka erlijioso existentzialak agertu zituen aldi honetan.
  2. 2. aldia (1959tik aurrera): mintzaira herrikoiaren formak sartzen hasi zen bere lanetan. Eguneroko gai garbi eta bizigarriak agertzen ditu ordura arte ez bezala. Garai honetakoak dira Bizkaitarra (1959-1960) eta Zuzenbide debekatua (1961). Lan hauetan hizkera geroz eta zuzenago, zorrotzago eta kolokialagoa erabiltzen du. Maldan behera (1960) lana da, hala ere, Arestiren lehen poesia liburua. Kontakizun poetiko sinboliko-mitiko luzea da, egitura itxia du eta interpretatzeko erreferentzia kultural handiak behar dira. Misio salbagarriz betea dagoen protagonista baten ibilaldia aurkezten du. Ibilaldi honetan, euskal poesiak eta gizakiak, euskal gizarteak, bereziki, jasan duen bilakaera sinbolizatu nahi du. Poesigintzaz gain, urte hauetan dozena erdi ipuin argitaratu zituen Egan aldizkarian. Ipuin hauek Ipuinak (1978) lanean bilduta daude, hizkera sotil, natural eta xalo batez idatziak.
  3. 3. aldia: Gizartearekiko protesta aldian argitaratu zuen hirugarren aldiko lehen obra: Harri eta Herri (1964). Gai berriak zekartzan bertan Arestik: hiriko giroa, langileen arazoak, zapalduen bazterreratzea, hori guztia poema pertsonal edo autobiografikoekin nahasirik. Forma aldetik, bertso librea sartu zuen eta hizkera herrikoia erabili. Gizartearen egoera hobetzeko, helburu sozialez egindako poesia idatzi zuen, poesia soziala.

Ondoren, eta hari beretsutik jarraituz, Euskal Harria (1967), Harrizko Herri Hau (1970) eta Azken Harria (1976) idatzi zituen. Lan hauetan kexa eta mingostasuna areagotuz doaz eta poetak egia esateko eskubidea eskatzen du, saminki.

 

Antzerkiari dagokionean, Arestik antzerki integral bat lortu nahi izan zuen: ordura arteko euskals antzerkiaren ezaugarriak berrituz eta abangoardiakoekin uztartuz. Saiakera honen fruitua da Lau teatro arestiar (1971) lana.

 

- Bidegileak

- XX. mendeko poesia kaierak

Leihoa itxi