Txillardegik eman zion existentziala deitzen den nobela motari hasiera.
Bere lanen artean honako hauek ditugu:
- Leturiaren egunkari ezkutua (1957).
Hauxe izan zen lehen nobela existentziala. Bertan, Leturiaren barne-gatazka
eta egiazko zorion iraunkorraren bilaketa kontatzzen da.
- Peru Leartzako (1960) nobelan berriz, eguneroko bizimodu aspergarriarekiko nazka eta denboraren
ihesa dira gai nagusiak.
- Elsa Scheelen (1969) eleberrian gatazka sozialaren
inguruko gogoetak ageri dira. Nahiz eta barne hausnarketa erabili eta egitura
arrunta eta lineala izan, eleberriaren garapen narratiboa zabalagoa da.
- Haizeaz bestaldetik (1979). Nobela sinbolikoa, metafisika
kutsukoa eta oso pertsonala. Historiaz, denboraz eta heriotzaz bestaldetik,
infinituaren desioaren eta etsi beharraren arteko zalantzan egindako ibilaldiaren
azalpena.
Txillardegiren hizkera aberatsa, oparoa eta gihartsua
da, zenbaitetan errepikagarria eta pasarte askotan lirikaren mugetan dabilena.
Erabatekotasunez, galdera erretorikoez, izen, adjektibo eta adberbio zirraratsu
eta bortitzez taiutuak daude bere lanak.