Euskal Idazleen Elkartea
ProgramakHugoenea
- Idazle edo sortzaile bakoitzak, gehienez hamabost eguneko erabilpena egingo luke. Behar bezala justifikatu ezkero epe hau luzatu egin daiteke.
- Idazleak, sortzaile gisa, literaturaren edozein genero lantzeko gai behar du izan (saiakera, antzerkia, ipuina, poesia, nobela, haur eta gazte literatura, gidoilaritza, itzulpengintza, ikerketa edota kazetaritza).
- Idazleak, hitzarmen baten bidez eskertuko du jasotako guztia, hantxe burututako lanean erreferentzia zehatza eginez emandako laguntzari eta, idazlearen sormen hizkuntzak edo idazleak berak menderatzen dituen hizkuntzetakoren batek posible egiten duenean, udaletxean, bertako liburutegian edota eskoletan hitzaldia edo solasaldia eskainiko luke, eskoletako gaztetxoentzako bereziki.
- Idazlearen Elkarteak Hugoeneako egonaldian landutako lanen bi ale bidaliko dizkio Udalari, Hugoenean eta liburutegian edukitzeko.
- Idazlearen Etxea erabili nahi duen sortzaileak, EIE-ari edo Pasaiako Udalari zuzenduko ahal izango dio eskaera eta bere sortze lanaren edo proiektuaren azalpen bat eta egiten ari denaren lagin bat igorriko du.
- Hugoeneak Eremu Urrituko Hizkuntzetako idazleak hartuko dituenez, laginak eremu urrituko hizkuntzetan idatzitakoak hartuko dira. Inguruko eremu urrituko hizkuntzetan idatzitakoak euskaldunontzat aski ulergarriak direnez, itzulpenaren beharrik gabe hartuko dira.
- Salbuespenak soilik eremu urrituko hizkuntza euskaldunontzat ulergaitza denean, bretoiera edo frisiera kasu, proiektua eta lagina frantsesez, ingelesez, gaztelaniaz edo euskaraz bidali beharko dituzte.
- Puntuagarria izango da editorialaren pre-kontratua edukitzea, baina ez ezinbestekoa.
- Etxearen Egoera izeneko protokoloa egingo da sarreran eta irteeran, idazlearen beraren aurrean.
- Arestian aipatu bezala, idazleak bere egonaldian, udaletxean, herriko eskola edo kultur etxean bere lanaren berri emango duen ekintza bat burutzeko beharra hartuko luke. Halaber bere lanaren berri herriko komunikabideetara zabaltzeko konpromisoa hartuko du.
ES EN
PDF (baldintzak)
© Euskal Idazleen Elkartea · Zemoria kalea, 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa) · Tel.:
943 27 69 99 · Fax: 943 27 72 88 · eie@idazleak.org