Euskal Idazleen Elkartea

Aritz Gorrotxategi Mujika

Aritz Gorrotxategi Mujika

Biografia - Kurrikuluma

Donostia, 1975.

Zuzenbidean lizentziatua. E.H.U.ko zuzenbide fakultateko irakasle 2000-2002 urteetan. Egun, prentsa idatzian nahiz digitalean kolaborazioak idaztetik bizi da. Kritika literarioa eta zinema landu ditu bereziki.

Prentsa idatziko kolaborazioak jorratu izan ditu: Diario Vasco ("Bai horixe", "Leihatila"), Berria, Gaztetxulo, Irutxulo, Donostiako Hitza.

Prentsa digitalekoen artean, Hator web guneko Liburuak saileko arduradun lanetan dabil. Bestalde, literatur kolaboraziok ere landu ditu: Ostiela, Bart.

Poemak eta narrazioak argitaratu ditu, era berean, Hondarribiko udal aldizkarian eta EUTGko Gurya taldearen aldizkarian. Lan sarituak ditu Bermingham argitaletxeak Pasaiako Narrazio laburren lehiaketako lan irabazleak biltzen dituen liburuan (2001).

2004an Gipuzkoako Foru Aldundiaren sorkuntza literariorako Koldo Mitxelena beka lortu zuen.

Felipe Juaristik Egurra Pinotxori ipuin liburuaren gaineko iruzkinean narraziotako "aire magikoa" dakar gogora.

Alberdaniak argitaratutako bere azken nobelak, Kearen truke (2005), "Noraino iristeko gai da maitale bat maite duen horren peskizan?"» galdera jorratzen du, besteak beste. Eleberriak liburuen gaineko maitasun harremana aztertzen du: "Are, maite den hori pertsona bat ez baina gauza bat denean. Liburu zahar bat esaterako, inork inoiz ikusi ez duen liburu bat. Arraza aparteko bat osatzen dute liburu zaharren maitaleek. Inor gutxi arduratuko litzateke hirian agure baten heriotzagatik, bestela. Inor gutxi, agure horrek sekretu ilun bat gordeko ez balu".

2007an Zaldi hustuakpoesia bilduma plazaratu du Ereinen eskutik.


© Euskal Idazleen Elkartea · Zemoria kalea, 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa) · Tel.: 943 27 69 99 · Fax: 943 27 72 88 · eie@idazleak.org