Baigorri, 1923.
Tolosako Unibertsitatean eta Sorbonan egin zituen goi mailako ikasketak eta Bordeleko Unibertsitatean gaztelania, euskara eta euskal literaturako irakasle gisa jardun du. 1967an Etchahun eta Otxalde lana idatzi zuen eta 1969an Etxahuni buruzko doktoretza tesia: Le poète Souletin Pierre Topet-Etchahun.
Baigorriko alkatea eta Baionako Euskal Museoaren zuzendaria izan da. Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku-Batzordeko kontseilari izendatu zuten 1982an.
Euskaltzain osoa da 1962az geroztik, 1988an euskaltzainburu egin zuten.
Gure herria, Bulletin du Musée Basque, Revista de Etnografía, Euskera, Bulletin hispanique, Pilotari eta Estudios de Deusto aldizkarietan idatzi du, besteak beste.
Diaz Plajaren Tesoro breve de las letras hispánicas (Madril, 1972/1973-198), liburuan kolaboratu zuen Antonio Labaienekin batera, eta Langue française (Larousse, Paris, 1975) delakoan, L'enseignement du basque idazlana ondu zuen.