Euskal Idazleen Elkartea

Xabier Amuriza

Xabier Amuriza

Biografia - Kurrikuluma

1941, Etxano.

1965ean abade eginik, Gizaburuagan eta Amoroton jardun zuen.

1968tik hasi eta, hiru espetxealditan, zazpi urte preso egin zituen. 1979ko hauteskundeetan, Herri Batasunako zinegotzi izan zen Zornotzan eta, gero, Gasteizko parlamentari eta Batzar Nagusietako juntakide.

Euskaltzaindiak antolatzen zituen txapelketetako epai-mahaikide, kartzelatik atera ondoren (1977) agertu zen ahots ederreko bertsolari zorrotz eta berrizale gisa. Bertsolari txapelduna izan zen 1979 eta 1982 urteetan.

Bere militantzia politikoaz gainera, idazle, kazetari, irakasle eta bertsolari lez daroa bizimodua. Egin egunkarian kazetari eta zutabegile eta Gara egunkarian eta Punto y Hora aldizkarian zutabegile.

Filmen egokitzaile eta dokumentalen itzultzaile Edertrack estudioan, zortzi-hamar urtean, 1985 ingurutik.

Euskal Herriko bertsolarien txapeldun izan zen 1980an eta 1982an.

Nobelak idatzi ditu Hil ala bizi (1973), Emea (1985), Oromenderrieta (1987) eta bertso liburuak eman ditu argitara.

© Euskal Idazleen Elkartea · Zemoria kalea, 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa) · Tel.: 943 27 69 99 · Fax: 943 27 72 88 · eie@idazleak.org