Euskal Idazleen Elkartea

Juan Kruz Igerabide Sarasola

Juan Kruz Igerabide Sarasola

Biografia - Kurrikuluma

Aduna, 1956an.

Maisu ikasketak egin eta irakasle aritu zen zenbait urtetan; gero, Filologian Doktoregoa egin, eta gaur egun EHU-n ari da irakasle. Ikerketak literaturaren arloan garatu ditu, eta bereziki haur literaturarenean, poesia aztertuz batez ere.

Ikerketa literarioen alorrean, Bularretik mintzora: haurra, ahozkotasuna eta literatura (Erein, 1993) aipa daiteke; liburu honetan ahozko tradizioaren alorretik aztertzen da haur literatura, batik bat amandre ipuinak.

Sorkuntzaren alorrean, berriz, aipa genitzake: Herrenaren arrastoan (Alberdania, 1999) aforismo-liburua, Mailu isila (Alberdania, 2002) poema-liburua, edo haurrentzako idatzitako Begi-niniaren poemak (Erein, 1992), Hosto gorri, hosto berde (Atenea, 2002) poema liburua, beste hainbat ipuin, poema-liburu eta gazte-nobelen artean.

Hauts bihurtu zineten (Alberdania, 2005) izan du eleberrigintzan jaasotako lehen fruitua: Euskal Herriko auzo txiki batean, Frankismoaren azken urteetan eta trantsizio garaian kokatuta dago nobela.

Garai hartan nerabe eta gazte sasoiko izandakoa da narratzailea. Pertsonaia asko agertzen badira ere, bada bat narratzaileak begiz jotakoa eta ongi begikoa duena: Adela, auzoko maistra aurrerakoia. Emakume maitagarri haren dramak josiko du osoagoa izan nahi duen kontakizunaren ehuna.

© Euskal Idazleen Elkartea · Zemoria kalea, 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa) · Tel.: 943 27 69 99 · Fax: 943 27 72 88 · eie@idazleak.org