Euskal Idazleen Elkartea

Arantxa Iturbe Maiz

Arantxa Iturbe Maiz

Biografia - Kurrikuluma

Alegia, 1964.

Nafarroako Unibertsitatean ikasi zuen Informazio Zientziak. 80.garren hamarkadatik hona Euskadi Irratian dihardu lanean; Goizean Behin programako aurkezle eta zuzendari izan da, batez ere. Programa honek Rikardo Arregi kazetaritza saria irabazi zuen 2000. urtean. Egun irrati bereko Arratsaldekoa saioan egiten du lan.

Honez gain, El Diario Vasco egunkariko zutabegile gisa aritu da.

1992. urtean Ezer baino lehen ipuin liburua argitaratu zuen eta urte berean, Euskadi Irratiak Maite, maite, maita irrati-nobela igorri zuen. 1995ean ipuin-bilduma bat kaleratu zuen: Lehenago zen berandu izenburuarekin. Gizakien arteko hartu-emanak jorratu izan ditu, batez ere, bere argitalpenetan, ahozko tradizioari jarraiki. 1999an, Ai, ama! entseguarekin, amatasunaren gaineko burutapenak islatzen zituen.

Iturberen libururik ezagunena Ai ama! da, (Alberdania, 1999). Hika antzerki taldeak oholtzara eraman zuen.

© Euskal Idazleen Elkartea · Zemoria kalea, 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa) · Tel.: 943 27 69 99 · Fax: 943 27 72 88 · eie@idazleak.org