Euskal Idazleen Elkartea

Patxi Iturregi Escondrillas

Patxi Iturregi Escondrillas

Biografia - Kurrikuluma

Laudio, 1952.

Itsas Nabigazio ikasketak egin zituen Portugaleteko Nautika Eskolan. Garai batean pilotu ibili zen petrolio-ontzi handietan eta gero, 1983tik aurrera, Laudioko Udal Euskaltegian lan egin du. Gaur egun, bertako zuzendaria da.

Narrazioa da bere sormenaren ardatza, eta horren barruan ipuingintza du alorrik gogokoena. Hainbat sari irabazi ditu: Donostia Hiria ipuin lehiaketa eta Tene Mujika Debako ipuin saria, besteak beste.

1997. urtean Haize kontra ipuin bilduma argitaratu zuen (itsasoaren presentzia nabarmentzen da, protagonista nagusia bilakatuta) eta 2003an Behi eroak izeneko kontakizun sorta. Gotzon Hermosillak azken liburu honen gaineko iruzkina idatzi zuen Berrian.

Itzulpengintzan ere aritua da: 2000. urtean Hiru argitaletxearen eskutik bere lehengo liburuaren gaztelerazko bertsioa, Con el viento en contra, paratu zuen.

© Euskal Idazleen Elkartea · Zemoria kalea, 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa) · Tel.: 943 27 69 99 · Fax: 943 27 72 88 · eie@idazleak.org