Euskal Idazleen Elkartea

Pello Añorga Lopez

Pello Añorga Lopez

Biografia - Kurrikuluma

Oiartzun, 1956.

Donostiako Irakasle Eskolan ikasi ondoren, irakasle lanetan aritu zen Oiartzungo Ikastolan (1976-86), espresiobide ezberdinak landuz: plastika, antzerkia, musika...

Ikastola utzi (1986) eta ipuinak kontatzen hasiko da buru belarri, batzuetan bakarrik eta bestetan marrazkilariek edota musikalariek lagunduta, aitzindari izango dena, Hego Euskal Herrian behinik behin, bibliotekako "ipuin ordua"-rekin (1987-88an).

Bidebatez, Eskoriatzako Irakasle Eskolan (gaur egun: Mondragon Unibertsitateko Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea) Haur Liburu Mintegiaren sortzaileetako bat izan da, eta, haur liburu animaziogintzan hainbat proiektutan parte hartu du: lehen Haur Liburu Aretoak diseinatzen (Getxo, Durango, Amurrio, Legazpia...), Galtzagorri sortzen, Irakur Gidak plazaratzen, Kukuluma edo Kukumira aldizkariak argitaratzen, ipuin-ordua hedatzen, itsuentzako ipuin grabaketak koordinatzen, Arantzazuko Ama ospitalean Liburua ipuina eta hitza topagunea garatzen... eta batez ere ipuin kontaketari buruz ikastaroak ematen.

Idazle modura, haur literatura landu du: ipuina, batik bat, poesiaz ahaztu gabe; eta albuma.

© Euskal Idazleen Elkartea · Zemoria kalea, 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa) · Tel.: 943 27 69 99 · Fax: 943 27 72 88 · eie@idazleak.org